Páginas

2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

KANDELARIO EGUNA

Pasa den astean, otsailaren 2an, Kandelario Eguna ospatu genuen eskolan. Herri tradizioaren arabera, neguaren luzea edo laburra neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera: Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz. Euskal Herrian kandelak eta argizariak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko.
Argazkian klik eginda ikusi eta entzun ahal izango dituzue gure eskolako partaideak abesten.