Páginas

IRTEERAK

BASONDO EZAGUTZEN
Urriaren 27an 1. zikloko ikasleak Basondo ezagutzera joan ziren. Oso txango interesgarria izan zen, hango landare mota eta animali ezberdinak ikusi eta aztertu zituzten. Jolasten ere egon ziren, eta bueltan, oso ondo pasa zutela esan zuten. Eta horrela izan zen, hemen duzue froga:

Argazkiak ikusi nahi izanez gero, web orrialdean dauzkazue.

URKIOLARA JOAN GARA
Azaroaren 3an Urkiolara joan ginen, 3. eta 4. mailakoak. Eguraldi ona izan genuen eta oso ondo pasatu ginen. Oso irteera interesgarria izan zen eta argazki asko atera genituen. Ikusi nahi badituzue , hemen duzue bideotxo bat. Argazkiak lasaiago begiratzeko eta inprimatzeko aukera nahi izanez gero gure web orrialdean ere eskegita dituzue.


BEIREKO INGLES KAMPAMENTUA
Dakizuenez, gure eskolako 6. mailako ikasleek Beiren pasatuko dute aste osoa ingelesa sakontzen. Asko ikasteaz gain, seguruenik itzel pasatuko dutela. 
Egunero orrialde honetan beraien berriak kontatuko ditugu familaik trankil egon daitezen.
Beirari buruz gehiago jakin nahi baduzue behean agertzen den argazkian kilik eginda beraien web orrialdea ikus ahal izango duzue.

















Argazki gehiago ikusteko egin klik BEIRE hitzaren gainean.


















Hona hemen atzo arratsalde-gaueko argazkiak: