Páginas

lunes, 24 de abril de 2017

KORRIKA 2017

Aurten, beti bezala, Barrutia Ikastetxeko partaide guztiak Korrikan parte hartu dugu. 
Alde batetik, ikastetxean Korrika Txiki antolatu dugu eta gure ikasle guztiak korrikalariak izan dira. Ibilbidea eskola ingurutik osatu dugu eta azkenean patioan dantza egin dugu.
Honetaz aparte, gure eskolatik Korrika ofiziala pasatu denean, prest egon gara gustora parte hartzeko.
Egia esan,  honelako ekitaldietan parte hartzea hunkigarria da.  Gure hizkuntza zaindu eta zabaldu nahi dugunontzako ezinbestekoa da.